Eguzki-sistemaren ikerketaren kronologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguzki-sistemaren ikerketaren kronologia artikuluko edukiak ontzi espazialen jaurtiketen arabera antolatuta daude. Honako alderdi hauek hartzen dira kontuan:
- Eguzki sistema ikertzeko asmoz lurraren orbita gainditu duten ontzi-espazial guztiak (edo xede honekin jaurti arren baina porrot egin zutenak), Ilargirako frogak barne.
- Lurra orbitatzen duten ontzi aurrekari kopuru urria.
Ez dira ageri:
- Satelite lur-orbital gehienak
- Eguzki-sistemaren ikerketarekin zerikusirik ez duten zunda-espazialen jaurtiketak (galaxiak behatzeko teleskopioak, izpi kosmikoak eta erradiazioa azterketzeko gailuak, etab.)
- Jaurtiketan porrot egin duten zundak
Ageri diren datek jaurtiketa-datei dagozkie, kontuan hartuz misioen helburuak ondorengo urteetan lor zitzaketela. Zenbait kasutan jaurtialditik misioa burutzerako epea biziki luzea izan da; 1977ko abuztuaren 20an jaurtitako eta 1989an Neptunora iristea lortu zuen Voyager 2 ontzia, esaterako.
Letra etzanez azaltzen diren misioak amaitzeke daude, beraz oraindik ezin daiteke ondorioztatu arrakasta ala porrotak direnik. Zenbait misiok indarrean jarraitzen dute misioa luzatze-fasean sartu direlako.