Djuna Barnes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Djuna Barnes (Cornwall-on-Hudson, New York, 1892ko ekainaren 12a - New York, 1982ko ekainaren 18a) idazle estatubatuarra izan zen.
Djuna Barnes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cornwall-on-Hudson (New York), 1892ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Greenwich Village, 1982ko ekainaren 18a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Greenwich Village |
Familia | |
Aita | Henry Budington |
Bikotekidea(k) | |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pratt Institute (en) Art Students League of New York (en) |
Hizkuntzak | katalana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, idazlea, antzerkigilea, kazetaria eta margolaria |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Izengoitia(k) | Lydia Steptoe |
|
Parisen bizi izan zuen denbora luzean, non bohemioaren bizitza izan zuen abangoardiako loraldian; eta Europan zehar ibili zen. Bere azken 40 urteetan New Yorkera erretiratu zen. Bere lagunen artean, besteak beste, hauek zeuden: Ezra Pound, James Joyce, Gertrude Stein, Robert McAlmon, Natalie Barney, Peggy Guggenheim, Kay Boyle, Eugenio Montale, Elsa von Freytag-Loringhoven edo Janet Flanner Parisen eta E. E. Cummings Ameriketako Estatu Batuetan.
Emakume hezigaitza zen, edozein esperientzia berri probatzeko gogotsua eta moral burgesaren, politikaren eta konbentzio artistikoen hauslea, bere bizitza bere lanetan irudikatu zuen, besteak beste, axolagabetasuna, onirismoa, lesbianismoa, haustea eta lilura.