Dioxina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dioxinak klorodun gai elkartu organikoak erretzean sortzen diren osagai kimikoak dira. Hainbat toxikotasun-maila dute; batzuk oso toxikoak dira.
Liposolubleak dira, eta animalien gantz-ehunetan edo hostoetan pilatzen dira. Arnasketaz gain, kutsatutako elikagai horiek jaterakoan ere dioxinak izaki batetik bestera igarotzen dira. Dioxinek minbizia sor dezakete.