Dendrologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dendrologia (grezierazko δένδρον, dendron, "zuhaitz" + -λογία, -logia, "zientzia") zur-landareak (zuhaitzak, zuhaixkak eta lianak) aztertzen dituen jakintza-arloa da. 1668an Ulisse Aldrovandi italiar naturalistak ezarritako terminoa da. Gai nagusiak normalean ekonomikoki inportantzia handienekoak dira,horregatik horietan nagusitzen da.Baina ekonomikoaz gain, beste ikuspuntu batzuk ere aztertzen ditu. Adibidez, ikuspuntu ekologiko eta fisiologikoak, zuraren hazkundea eta enborraren hazkundea kontuan hartuz.
Zuhaitz bakoitzaren identitatea jakiteko dendrologiak erabiltzen duen metodoa hurrengoa da: hosto, landare, zurtoin edota fruitu baten deskripzioa aztertzen du eta horrela zuhaitz bakoitza zein den jakiteko kapazitatea du.