Deiadar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Deiadarra edo adarra animalia baten adarra erabiliz jotzen den aerofonoa da. Animalia baten adarra hustuz eta zulatuz egiten da. Juduek, euren festetan, antzeko musika-tresna bat erabiltzen dute: shofarra, adari baten adar bakarrez eginikoa. Euskal Herrian, pentsatzen da Gernikako Batzarretarako deia egiteko erabiltzen zirela, Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Oiz eta Sollube mendietatik.
- Artikulu hau soinu-tresnari buruzkoa da; estilo-figura gaitzat duena beste hau da: «Deiadar (estilo-figura)»