Cincinnatiko Mastersa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cincinnatiko Mastersa AEBetako Cincinnati hiriko Masoneko suburbioan urtero jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia.
Gizonezkoen alorrean 1999. urtean jokatzen zen, emakumezkoetan urte bat beranduago jokatzen hasi zelarik. Emakumezkoetan 1974. urtetik 2004. urte bitartean jokatzeari utzi zitzaion. Gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketak ez dira aldi berean jokatzen, lehena abuztuan egiten da eta emakumezkoena aldiz uztailean.
Izen ofiziala Western & Southern Financial Group Masters & Women's Open da, izen hau bere babesle ekonomiko garrantzitsuena denarengatik hartzen duelarik. Pista gogorrean jokatzen da gaur egun txapelketa, baina 1970-1972 eta 1976-1978 urte tarteetan lur harrotuan jokatu zen.