Champa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Champa (chameraz: ꨌꩌꨛꨩ; khmereraz: ចាម្ប៉ា; vietnameraz: Chiêm Thành edo Chăm Pa) Vietnamgo kostaldeko antzinako erresuma da (K.o. II. mende amaieratik - XVII. mendera). Tradizioaren arabera, cham herriak Champa erresuma K.o. 192an sortu zuen, Txinako Han dinastiaren aginpidea ahuldu zenean. III. mendean Indiako kulturaren eragina jasan zuen. Bere historian, Champa erresumak etengabe borrokatu behar izan zuen khmerren eta vietnamdarren aurka, eta, arian-arian, gero eta hegoalderago baztertu zuten, XVII. mendean desagertu zen. Vietnamdarrek Champako kulturaren ezaugarri batzuk beretu zituzten. Gaur egun, Cham-ak Kanbodiako eta Vietnamgo gutxiengo esanguratsuetako bat dira.
Datu azkarrak Geografia, Hiriburua ...
Champa | |
---|---|
Geografia | |
Hiriburua | Vijaya (en) 13°55′43″N 109°4′30″E |
Administrazioa | |
Gobernu-sistema | monarkia eta Oligarkia |
Demografia | |
Hizkuntza ofizialak | ikusi
|
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
|
Erlijioa | hinduismo, budismo eta islam |
Ekonomia | |
Historia | |
Sorrera data: 192 | |
Bestelako informazioa |
Itxi