Catania
Italiako udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Catania hiria Sizilian, Italiako hegoaldean dagoen hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua. Palermo ondoren Siziliako bigarren hiri nagusia da, bai eta Italia osoko hamargarren udalerririk jendetsuena ere; gainera, eskualde bateko hiriburu ez diren udalerrietatik biztanle kopururik handiena duena da. 2013ko datuen arabera, udalerriak 311.584 biztanle ditu.
Catania Catania | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Italia | ||
Eskualdea | Sizilia | ||
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania | ||
Alkatea | Salvo Pogliese (en) | ||
Izen ofiziala | Catania | ||
Jatorrizko izena | Catania | ||
Posta kodea | 95121–95131 | ||
ISTAT kodea | 087015 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°30′10″N 15°05′14″E | ||
Azalera | 182.9 km² | ||
Altuera | 7 m | ||
Mugakideak | Aci Castello, Carlentini, Gravina di Catania, Mascalucia, Misterbianco, Motta Sant'Anastasia, San Pietro Clarenza, Tremestieri Etneo, Belpasso, San Gregorio di Catania, Sant'Agata li Battiati eta Lentini | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 298.762 (2023ko urtarrilaren 1a) −12.822 (2019) | ||
Dentsitatea | 1.633,47 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 729 | ||
Telefono aurrizkia | 095 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Grenoble, Ottawa, Oświęcim, Oxford, Phoenix eta Kaliningrad | ||
Katastro kodea | C351 | ||
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) | ||
Matrikula | CT | ||
comune.catania.it |
Uhartearen ekialdeko kostan dago, Etna sumendiaren oinetan, Messina eta Sirakusa hirien arteko erdibidean. Europako handiena den sumendi honen inguruan Etnako Parke Naturala dago.
Hiri inguruak guztiz lauak dira hego eta hego-ekialdean, eta menditsuak iparraldean, Etna sumendia dela eta. Hiriaren jatorrizko gunea, aldiz, muino baten gainean zegoen kokatuta, gaur egun piazza Dante dagoen lekuan, beneditarren monasterioa izandakoa dagoen lekuan hain zuzen ere.
Hiria Amenano izeneko lurpeko ibaiak zeharkatzen du. Iraganean, harresietatik ez oso urruti mendebaldera, Nicito lakua zegoen, ibaiari lotua, baina 1669an egondako erupzio baten ondorioz desagertu zen. Egia esan inguru guztiak oso aldatuta daude, antzeko hondamendi naturalen ondorioz.
Etna sumenditik oso gertu egonda, hiria, askotan izan da suntsitua erupzioen ondorioz (bortitzena, 1669an gertatutakoa izan zen) bai eta hainbat lurrikararen eraginez ere (gogoratzen diren handienak 1169koa eta 1693koa dira).
Haren hirigune historiko barrokoa gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk 2002. urtean.