Carlos Andrés Pérez
politikari venezuelarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Carlos Andrés Pérez Rodríguez (Táchira, Venezuela, 1922ko urriaren 27a - Miami, Ameriketako Estatu Batuak, 2010eko abenduaren 25a) batzuetan CAP eta El Gocho izenekin deitua, Venezuelako Lehendakaria izan zen 1974tik 1979ra eta 1989tik 1993ra. Bere lehenengo presidentetzari Venezuela Saudi izena eman zitzaion, ekonomiaren gorakada zela eta, batez ere petrolioaren esportazioa dela eta. Hala ere bere bigarren agintaldian krisi ekonomiko larrian bizi izan zuen eta Caracazo matxinadaz gain bi estatu kolpe jasan zituen 1992an. 1993ko maiatzean 250 milioi bolivar ebatsi zituela argudiatuta Auzitegi Gorenak bere kargutik kendu zuen. 1996an askatu zuten eta 2010eko abenduaren 25ean hil zen, Miamin, erbestean.
Datu azkarrak senator of Venezuela (en), Venezuelako presidentea ...
Itxi