Caravaggio
margolari italiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Michelangelo Merisi da Caravaggio (Milan, Italia, 1571ko irailaren 29a - Porto Ercole, Italia, 1610eko uztailaren 18a), 1593 eta 1610 urteen artean Erroman, Napolin, Maltan eta Sizilian bizi izandako pintorea da, pintura barrokoaren sorkuntzan eragin handia izan zuena. Kontrarreforma garatzeak katolizismoari arte mota berria sortzeko beharra ekarri zion, protestantismoaren ideien gainetik zegoela adierazten zuena. Estilo berri hori Caravaggiorena da. Hein handi batean, pintoreak manierismoaren ildoak oinarri hartuta, naturalismo berria sortu zuen. Bertan pertsonaia eta objektuak sartzen dira, argi-ilun efektuekin eta izugarrizko errealitatearen adierazmen sutsu eta dramatikoa bereganatuz.
- Artikulu hau Italiar margolariari buruzkoa da; Italiako herriari gaitzat duena beste hau da: «Caravaggio (Italia)»
Caravaggio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michelangelo Merisi |
Jaiotza | Milan eta Caravaggio, 1571ko irailaren 29a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Milanerria |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Porto Ercole (en) , 1610eko uztailaren 18a (38 urte) |
Hobiratze lekua | Porto Ercole (en) |
Familia | |
Aita | Fermo Merixio |
Ama | Lucia Aratori |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Simone Peterzano |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Erroma Zagarolo Napoli Valletta Sirakusa Genova Messina Milan Palermo eta Paliano |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa Kontrarreforma |
Genero artistikoa | genero-margolana margolaritza erlijiosoa izadi hila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Lehen lanak gorabehera, Caravaggiok batez ere obra erlijiosoak jorratu zituen. Modu horretan, haren figuren errealismo bortitza eta modelo gisa kaleko jende arrunta erabiltzea zirela eta, askok haren obra gaitzetsi eta onartezintzat jo zuten. Kristoren zigortzea edo San Joan Bataiatzailea arkumearekin kasuetan, kaleko pertsona arruntak, gehienetan klase baxuenetakoak hartzen zituen beste pintore batzuek aukeratzen zituzten figura etereoen ordez.
Garaiko Elizaren ideiek nolabaiteko desegonkortasuna erakusten zuten: alde batetik, garaiari begiratuta, Italia katolikotik barrena zihoazen kontrarreformaren ideien aurka joateko neurria baitzen pintura mota hori, katolizismoaren gizatasuna erakusten eta, protestantismoaren doitasun eta seriotasunaren kontra zihoalako; baina bestetik, pertsonaia garrantzizkoen estereotipazio fisiko horien erabilera itsusitzat hartzen zen, artista beraren estiloaren barruan modeloen inperfekzio fisikoak ez aldatzean areagotu egiten zena, San Mateo eta aingerua lanean ikus daitekeen moduan: hor, santuak berak oinak guztiz zikinak agertzen ditu, edo, Elizaren ustetan, eskandalagarritzat aurkez daitekeen Ama Birjinaren heriotza lanean, Tiber ibaian itotako emagaldu baten modeloa erakusten duenean.
Hori horrela izanagatik, bere garaian ospe handia izan zuen: bai Ipar Europan, bai Espainian, eragin handikoa izan zen. Poussin, Rubens, Rembrandt... pintoreen lanek nolabaiteko ahazmen sentimendu bat eragin zuten haren obraren baitan, XX. mendean, Italiako barrokoaren ikasketa berriak eratu ahala, Barrokoaren aitzindari nagusietakotzat jotzen da.