Buran (anezka)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Buran (errusieraz: Буран; euskaraz: «elur-bisuts») Sobietar Batasunak 1988an jaurtikitako transbordadore espaziala.
Buran (anezka) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Tushino Machine-Building Plant OJSC (en) |
Garatzailea | NPO Molniya (en) |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1988ko azaroaren 15a |
Eraikuntza | 1980 - 1987ko urriaren 15a |
Maiden flight | 1988ko azaroaren 15a |
Suntsiketa | 2002ko maiatzaren 12a |
Kokapena | |
Honen parte | Buran programme (en) eta space mission (en) |
Koordenatuak | 45°55′39″N 63°17′51″E |
Estatubatuarren transbordadore espazialaren programari erantzun nahiez, 1976an hasi ziren Buran proiektuan lanean Tsentralniy Aerogidrodinamicheskiy Institut-ean (TsAGIn), eta Sobietar Batasunaren transbordadore espazialaren programaren historiako garestiena izan zen.
Buran transbordadorearen debuta (1988) Columbia transbordadorearen ondoren izan zenez (1981), eta bien arteko antzekotasuna nabarmena zenez, askoren ustez espioitzak eragin handia izan zuen sobietar transbordadorearen garapenean. Hala ere, kanpotik bi transbordadoreek ezaugarri aerodinamiko berak izan arren, gaur eguna jakina da, barrutik, Buran transbordadoreak injinerutza aeroespazial sobietarrak garatu zuela.