Bret Harte
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bret Harte, Francis Brett Hart jaioa (Albany, New York, 1836ko abuztuaren 25a - Camberley, Ingalaterra, 1902ko maiatzaren 5a) estatubatuar idazlea izan zen.
Bret Harte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francis Brett Hart |
Jaiotza | Albany, 1836ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Londres, 1902ko maiatzaren 5a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, Tipografoa, antzerkigilea eta prosalaria |
Lantokia(k) | Krefeld |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
| |
Bere aita judu ortodoxo bat eta New Yorkeko burtsaren sortzaileetako bat izan zen. 1856an Kaliforniara joan zen, eta hainbat lanbidetan lan egin zuen: meatzaria, irakaslea, mezularia eta kazetaria izan zen.
Bere lehen olerkia eta prosazko lehen lana 1857an argitaratu ziren, eta 1860an The Golden Era egunkariaren editore izendatu zuten. 1871n ekialdera itzuli zen eta Atlantic Monthly aldizkarian lan egin zuen. 1878an kontsul izendatu zuten Krefelden eta 1880an Glasgowen. 1885ean Londresen kokatu zen.
Bere istorio laburrek meatzarien, jokalarien eta Kaliforniako urre sukarraren beste pertsonaia erromantiko batzuen bizitzak kontatzen dituzte.