Botilako ur
From Wikipedia, the free encyclopedia
Botilako ura gizakien kontsumorako enpresek botiletan saltzen duten ura da. Uraren kalitatea gero eta eskasagoa izanik, botilako ura negozio itzela bilakatzen ari da eta uraren pribatizazioaren beste isla bat besterik ez da, ur garbi eta osasuntsurako pertsona guztiek duten eskubidea kolokan jarriz eta historian publikoak izan diren iturburuak multinazionalen eskuetan utziz. Aldi berean, ur-botilak gehienetan plastikozkoak direnez, horrela banatzen diren urek ingurumen arazo larria sortu ere egiten dute, hondakinak sortuz eta energiaren alferrikako kontsumoa ekarriz
Azken 30 urteetan mundu osoan botilako ura geroz eta gehiago erabili izan da eta bere hazkuntza erritmo konstantean gertatu da: urtean %12. Mundu guztian Mendebaldeko Europan kontsumitzen dugu botilako ur gehien: batez beste pertsonako eta urteko 85 litro. Botilako ura saltzeko erabili diren publizitatearen erakargarriak honako hauek dira: araztasuna, edertasuna, kirola eta, batez ere, osasuna. Horren eraginez, kontsumitzaile askorentzat botilako ura txorrotako ura baino seguruagoa da eta zapore hobea du.