Behien entzefalopatia espongiforme
From Wikipedia, the free encyclopedia
Behien entzefalopatia espongiformea edo behi eroen gaitza animalia hauen nerbio sistemari, bereziki burmuinari, eragiten dion gaitza da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Behien entzefalopatia espongiforme | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | entzefalopatia espongiforme transmitigarria, bovine disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | neurologia, Albaitaritza, medikuntza, epidemiologia, patologia Patogenesia |
Sintoma(k) | herstura, Ataxia highly sensitive person (en) |
Azterketa medikoa | western blot (en) , microscopy (en) Histologia |
Identifikatzaileak | |
OMIM | 123400 |
MeSH | D016643 |
Disease Ontology ID | DOID:5435 |
Gaitz honen jatorrian prioiak daude. Prioiak proteina infekziosoak dira, entzefalopatia espongiformeak sortzen dituztenak: scrapie gaitza ardiengan, adibidez, eta Creutzfeldt-Jakob sindromea gizakiarengan. Prioiak nerbio sistemaren zelulei, neuronei, atxikitzen dira, eta neurona horiek hondatzen dituzte. Maila molekularrean, prioiek neuronetan eta beste zelula batzuetan dauden proteina normalak eraldatzen dituzte, prioi berriak bihurtuz. Kate-erreakzioa sortzen da, zeinean prioi bakar batek milaka prioi berrien agerpena eragin ahal izaten du proteina normalen egitura aldatzerakoan.
Neuronen suntsiketa eta nerbio sistemaren endekapena da prozesu horren emaitza, entzefalopatia espongiformea agertuz.
Gaixotasun honen inkubazio epea behiengan 4-5 urtekoa da. Animalia gaixoen sintomak hauek dira: portaera aldaketak ("behi eroak"), antsietatea eta agresibitatea, anorexia, zailtasun motorrak, hondatze orokorra eta heriotza. Animalien burmuina deformatzen da, ohiko belaki itxura azalduz.