Baltoro glaziarra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Baltoro glaziarra Pakistango Karakorum mendikatean dagoen glaziarra da, Baltistan eskualdeko Gilgit-Baltistan lurraldean. Lurralde polarretatik at munduko glaziar handienetakoen artean dago. Ipar eta ekialdean Baltoro Muztagh mendilerroa du eta hegoaldean Masherbrum mendilerroak. Eskualde honetako mendirik garaiena K2 da, 20 kilometroko inguruan beste hiru zortzimilako ere badaudelarik.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Baltoro glaziarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | glaziar |
Luzera | 62 km |
Azalera | 524 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°44′11″N 76°22′51″E |
Mendikatea | Karakorum |
Estatu burujabe | Pakistan |
Pakistanen banaketa administratiboa | Iparraldeko Eremuak |
Itxi