Balthasar Neumann
From Wikipedia, the free encyclopedia
Johann Balthasar Neumann (Eger, 1687ko urtarrilaren 27a - Würzburg, 1753ko abuztuaren 19a) alemaniar arkitekto eta artilleria militarreko ingeniaria izan zen.
Balthasar Neumann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cheb, 1687ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Bohemiako Erresuma |
Heriotza | Würzburg, 1753ko abuztuaren 19a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, ingeniaria, irakaslea, obra-maisua eta margolaria |
Lan nabarmenak |
Kanpainen eta armen galdaketa batean hasi zen lanean. 1711n iritsi zen Würzburgera, eta hurrengo urtean geometriari, arkitekturari eta lurren ikuskapenari buruzko lezioak jaso zituen, eta armadan sartu zen. Neurketa-tresnak, Würzburgeko mapa eta abadia berri baten marrazkiak sortu zituen.
1717an Austria-Turkia Gerran parte hartu zuen eta hurrengo urtean Italiako iparraldera joan zen eraikinak ikastera.
Würzburgeko Printze-Apezpikuen zerbitzura sartu zen. Haientzat, Würzburg Egoitza, bere lanik garrantzitsuena, egituratu zuen. Eliza eta jauregiak eraiki zituen Rokoko estiloan. Vierzehnheiligen Basilika da bere beste lanerik ezagunenetako bat.