Bake Globalaren Indizea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bake Globalaren Indizea (BGI) (Global Peace Index, Ingelesez) herrialdeetako bake-mailaren adierazlea da. Institute for Economics and Peace-ek prestatzen du, bake-institutuetako nazioarteko aditu talde batekin eta think tank-ekin batera; baita Sidneyeko unibertsitatearen Centre for Peace and Conflict Studies-ak, The Economist astekari britainiarraren inteligentzia unitateak prozesaturiko datuekin. 2007ko maiatzean sortu zen lehenengo lista eta urtero-urtero eguneratu da, indarkeri ezaren arabera herrialdeak sailkatzen dituen munduko lehenengo azterlana dela aldarrikatuz. Ikerlan hau Steve Killelea enpresari australiarrari bururatu zitzaion eta hainbat jende ospetsuek honen alde egin dute, hala nola: Dalai Lamak, Desmond Tutu artzapezpikuak, Muhammad Yunusek, Mary Robinson Irlandako presidente ohiak eta Jimmy Carter Estatu Batuetako presidente ohiak. Ikerlanak kontuan hartutako parametroak barne-aldagaiak (adibidez, indarkeri eta kriminaltasun mailak), zein kanpo-aldagaiak (gastu militarra edo parte hartzen ari den gerra kopurua) dira.