Bahá'í egutegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bahá'í edo Badí egutegia (lit. egutegi zoragarria)[1], bahá'í-ek erabiltzen duten egutegia da. Siyyid Alí Muhammad, Bab-ek aipatu zuen lehen aldiz eta geroago Mirzá Hussayn Alí-i-Nurí, Bahá'u'lláh-k osatu zuen Kitab-i-Aqdas liburuan (Libururik sakratuena) gaur egun mundu osoan bahá'íek jarraitzen duten moduan.
Bahá'í egutegiak eguzki eta ilargiaren araberako egutegia da. Eguzki egutegietan bezala, urteak 365 egun ditu, 366 urte bisustueek. Bisurteak Gregoriotar egutegian diren berak dira. Halere, egun sakratuak ilargiaren arabera ospatzen dira urtero.
Juduak eta musulmanak bezala, bahá'í egunak ilunabarrean hasten dira.
Urteak 19 hilabetetan antolatzen dira eta hilabete bakoitza 19 egunetan, guztira 361 egun; horiez gain, Tarteko Egunak edo Ayyam'i'Há (lit. Há Egunak) txertatzen dira, 4 egun urte arruntetan eta 5 bisurteetan, 365 edo 366 egunak osatu arte. Eraberean, Vahid (Batasuna) izeneko 19 urteko zikloak ditu, eta 19 Vahid-ek 361 urteko ziklo bat osatzen dute. Azken horiei Kull-i-Shay (Gauza guztiak edo osotasuna) esaten zaie. Lehen Kull-i-Shay 2204 urtean bukatuko da.
Urteak Teheranen udaberriko ekinokzioa gertatzen denean hasten dira, Naw Rúz (lit. Egun Berri) egunean. Egutegi hau 1844ko martxoaren 21ean hasi zen, Bab-en aldarrikapena izan zen urtean[2]. Urteei BA notazioa ematen zaie (Bahá'í Aroa).
BA181 Teherango udaberriko ekinokzioarekin hasi zen 2024an, hau da 2018ko martxoaren 21ean.