Azerbaijango geologia
Azerbaijan herrialdeak bere barnean hartzen dituen lurraldeetako geologia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Azerbaijango geologiak Alpetar tolestura gerrikoa osatzen duten zatietako bat bere baitan hartzen du. Kaukaso Handia eta Txikia barne hartzen dituzten jalkinen biltegiek, mendiarteko Kura ibaiaren sakonuneak eta Erdi eta Goi Kaspiar arroek aniztasun handiko tolestura-sistemak eratzen dituzte. Lurraren lurrazalaren lodiera aldakorra da Azerbaijango lurretan, 38 eta 55 kilometro arteko lodiera du, hain zuzen. Kaukaso Txikian du lodiera handiena lurrazalak eta txikiena aldiz, Talysh mendi-adarretan topa dezakegu. Lurraldearen ezaugarri geologikoei dagokienean, hainbat biltegi mota aurki ditzakegu: sedimentarioak, bolkaniko-sedimentarioak, bolkanikoak eta lurrekoak. Aipatutakoek Kanbriarraurretik Holozenora bitarteko maila estratigrafiko ia guztiak barne hartzen dituzte.