Arrain-kontserba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrain-kontserba arraina kontsumitzeko modu ohikoa da antzinatik, freskoa eta arrantzatu berria jan ezean, erraz galtzen baita, eta aldiz, zenbait metodorekin kontserbatuz gero, luzarorako aprobetxa daitekeen proteina iturri inportantea baita.
Arrain kontserbatu aurretik, garbitu egin behar da, eta baita ezkatak eta barrenak kendu izan ohi dira. Arraina kontserbatzeko metodo asko daude: lehortzea, gazitzea, keztazea, eskabetxea, edo konbinazio zenbait prozesu horiena guztiena. Metodo desberdinen konbinazioarekin kontserbatzen dira sardina eta antxoak, adibidez, keztatu, gazitu eta oliotan gorde ohi dira,
Arrantzako untzietan ohikoena berehalako gazitzea izaten zen. Elikagaien kontserbaziorako metodo moderno ohikoenak, ordea, izozte eta potoetan ontziratzea dira.