Irakurle talde
irakurritako testu baten inguruan solas egiteko elkartzen den lagun taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irakurketa taldea[1][2], Irakurle taldea[3][4], Irakurle klub[5][6][7][8], Irakurketa kluba[9], Irakurzaleen txokoak[10], Irakurzaleen klubak[11] edo literaturazaleen txokoak irakurtzeko antzeko gustuak dituzten pertsonek sortutako lan taldeak dira. Pertsona horiek haien iritziak eta inpresioak trukatzeko biltzen dira, askotan, moderatzaile moduan, espezialista, intelektual edo liburuzain ezagun batekin batera. Talde hauek genero desberdinak lan ditzakete baina ohikoena eleberria izaten da. Dead Poets Society film amerikarrak ohitura hau asko zabaldu zuen.
Egun, literatura kluben batzarretako deialdiak egiteko eta zabaltzeko blogak, posta-zerrendak eta sare sozialak erabiltzen dira. Antzinako literatura aretoak dira egungo literatura kluben jatorria.
Haurrekin eta nerabeekin egiteko aktibitate aberatsa izan daiteke. Hezkuntza munduan solasaldi literarioak edo solasaldi dialogikoak[12][13] egiten dira. Irakurketa taldeetan egiten denaren antzeko ekintzak egiten dira lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxetan. Baita helduen irakaskuntza zentroetan[14] ere.