Antietamgo gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antietamgo gudua, Hegoaldean Sharpsburgeko gudua izenez ezagunagoa (ingelesez Battle of Antietam edota Battle of Sharpsburg) Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan zehar jazotako gudua izan zen. 1862ko irailaren 17an Maryland estatuko Sharpsburg udalerritik hurbil eta Antietam Creek errekan Batasuna eta Konfederazioaren gudarosteak elkar borrokatu ziren, gerra hartan Iparraldeko lurraldean jazo zen lehenbiziko gaztazka militar handia izan zen, Marylandeko kanpainiaren barnean burutu zelarik. Batasunaren gudarostea George B. McClellan jeneralaren agindupean borrokatuz zen, aldiz Konfedetaruena Robert E. Lee jeneralarena.
Antietamgo gudua | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
Antietamgo gudua, Thure de Thulstrup-en margolana, Dunkerko elizatik hurbil jazotako burdinezko brigadaren karga irudikatuz. | |||
Data | 1862ko irailaren 17a | ||
Lekua | Sharpsburg udalerritik hurbil, Maryland | ||
Koordenatuak | 39°28′24″N 77°44′41″W | ||
Emaitza | Taktikoki amaitugabea. Batasunaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
AEBtako historia guztiko egun bakarreko gudu odoltsu, bortitz eta hilgarriena izan zen, denera egun bakarrean 22.717 lagun hil, zauritu edo desagertu baiziren.