Aligatore
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aligatoreak (Alligator) krokodilidoen familiako narrastiak dira. Luzeak eta handiak izaten dira eta ezkatak dituzte bizkarraldean. Bi espezietakoak izaten dira: Alligator mississippiensis, AEBetan bizi dena, eta Alligator sinensis, Txinako Yangzi ibaiaren haranetan bizi dena.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Aligatore | |
---|---|
Oligozeno-egun, 37 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Crocodilia |
Familia | Alligatoridae |
Subfamilia | Alligatorinae |
Generoa | Alligator Daudin, 1809
|
Azpibanaketa | |
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | alligator meat (en) |
Itxi
Arrak orro ozenak egin ditzake; horretarako gai den narrasti espezie bakarra da. Hogeitik hirurogeira arrautza erruten dituzte aldiko eta aligator kumeak, kolore bizia eta hogei zentimetrotako luzera dutenak, bere kasa hazten dira amak eta aitak bakarrik utzita. Ur gezatako karramarroak, dortokak eta beste zenbait ornodun jaten dituzte.
Animalia hauen larrua poltsak egiteko erabiltzen da eta horregatik dago desagertzeko arriskuan.