Alfredo Pérez Rubalcaba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfredo Pérez Rubalcaba —sarritan besterik gabe Rubalcaba abizenaz aipatua— (Medio Cudeyo, Kantabria, Espainia, 1951ko uztailaren 28a - Majadahonda, 2019ko maiatzaren 10a) Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) politikaria izan zen. 1992-1993 bitartean, Espainiako Hezkuntza eta Zientziako ministro izan zen; 1993-1996 bitartean, berriz, Espainiako Presidentetzakoa. 2006ko apiriletik 2011ko uztail arte, Espainiako Gobernuko Barne Arazoetako ministroa izan zen; eta 2010etik 2011ko uztail arte, gobernu horretako lehen presidenteorde eta bozeramaile ere bai.
Datu azkarrak 6. PSOEko idazkari nagusi, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua ...
Itxi
Zientzia Kimikoetako doktoretza eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.