Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak UNESCOk 1994ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen 17 tokiren multzoa da, Kyoto hirian eta alboko Uji eta Otsu hirietan daudenak. Eraikinen artean hamairu tenplu budistak dira, hiru xintoistak eta azkenik gaztelu bat ere badago. 17 eraikin hauek X eta XIX mendeen artean eraiki ziren.
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak (Kyoto, Uji eta Otsu hiriak)1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 688 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 35°00′N 135°46′E |
Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Kyotok ez zuen bonbaketarik jasan Bigarren Mundu Gerran eta ondorioz kalte gutxi izan zituen.