Ahmed Zewail
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ahmed Hassan Zewail (Damanhur, Egipto, 1946ko otsailaren 26a - Pasadena, Kalifornia, 2016ko abuztuaren 2a) egiptoar-estatubatuar kimikaria izan zen. 1999ko Kimikako Nobel Saria irabazi zuen femtokimiknn egindako lanagatik. Nobel zientzialari bat irabazi zuen lehen egiptoarra izan zen, eta Kimikako Nobel bat irabazi zuen bigarren afrikarra.
Ahmed Zewail | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | أحمد حسن زويل |
Jaiotza | Damanhur (en) , 1946ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Egipto Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles konderria Desouk (en) |
Heriotza | Pasadena, 2016ko abuztuaren 2a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: spinal cord lymphoma (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alexandria University (en) gradu, master Pennsylvaniako Unibertsitatea (1969 - 1974) Doktoretza : kimika |
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Chemistry (en) |
Hizkuntzak | ingelesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, unibertsitateko irakaslea, asmatzailea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Teknologia Institutua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Txinako Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Indiako Zientzien Akademia Nazionala Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea Zientzien Mundu Akademia Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
caltech.edu… | |
Alexandriako Unibertsitatean kimika ikasi zuen eta Pennsylvaniako Unibertsitatean ikasketak egitera joan zen Estatu Batuetara. Doktoretza ondoko lanak egin zituen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn eta 1976an Kaliforniako Teknologia Institutuan katedradun izendatu zuten. Institutuko Biologia Fisikoko eta Zientzia eta Teknologia Ultrarrazkarreko Zentroko zuzendaria izan zen. 1982an estatubatuar herritartasuna jaso zuen.
Femtokimikaren aitzindaria izan zen (femtosegundoetan erreakzio kimikoak aztertu zituen) eta "Femtokimikaren aita" deitu zioten.
Barack Obama presidentea bidali zuten islamiar munduarekin harreman zientifikoak hobetzeko eta Egiptoko militarren eta gazte iraultzaileen arteko bitartekaria izan zen.