Afganistango gerra (2001-2021)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afganistango gerra 2001eko urriaren 7an hasi zen, Afganistan okupatu zuten Ameriketako Estatu Batuen Askatasun Iraunkorra operazioarekin eta Erresuma Batuaren Herrick operazioarekin.[5] 2001eko irailaren 11ko atentatuei erantzuna eman nahirik hasi zen.
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Afganistango gerra | ||||
---|---|---|---|---|
Terrorismoaren aurkako gerra | ||||
Afganistango gerraren irudiak | ||||
Data | 2001eko urriaren 7az geroztik (&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"22 urte eta &0000000000000209.000000209 egun)
| |||
Lekua | Afganistan | |||
Emaitza |
| |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Inbasioaren helburu bikoitza Osama bin Laden eta Al Kaidaren beste hainbat buruzagi atxilotu eta epaitzea eta haiei babesa ematen zieten talibanak boteretik kentzea zen, George W. Bush presidentearen politikak ez baitzituen erakunde terroristak eta babesa ematen zieten gobernu edo herrialdeak bereizten.
Herrialdea kontrolatzeko operazio militar bi hasi zituzten:
- Askatasun Iraunkorra operazioa: AEBk zuzendua (ISAF koalizioaren beste herrialdeekin batera), Pakistango mugan dauden hegoalde eta ekialdeko eskualdeetan egindako kanpaina da. Bertan 28.300 estatubatuar militarrek parte hartzen dute.[1][6][7].
- Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra (ingelesezko siglak: ISAF): nahiz eta 2001eko abenduan Kabul kontrolatzeko Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak sortua izan, 2003tik aurrera Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen kontrolpean dago. 2009ko uztailaren 23an, ISAFek 42 herrialdeetako 64.500 militar zituen, horietatik 29.950 inguru estatubatuarrak.[1][8]
Inbasioa baino lehen, Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren hegazkinek talibanen aurka ziharduen Iparraldeko Aliantzaren gudarosteak lagundu zituzten. 2002an, estatubatuar, britainiar eta kanadar infanteria sartu zen, gerora NATOren tropek ordezkatua.
Nahiz eta hasierako erasoaldiak talibanak boteretik kendu zituen, talibanak laster indarberritu ziren.[9][10] Al Kaidaren aurkako gerrak arrakasta txikiago izan du.[11]