Kanta
Ahotsez interpretatzen den musika-pieza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Musikan, kanta, halaber kantua edo kantorea (batez ere Zub.), giza ahotserako sortutako konposizio musikala da. Bereziki zaharra edo herrikoia ez den kantari, abesti[neol. 1] ere esaten ahal zaio. Kantaren osagarri gisa, musika tresnak erabil daitezke, baina a capella ere kantatu daitezke. Kanten letrak gehienetan poetikoak eta erritmikoak izaten dira, baina bertso erlijiosoak edo prosa librekoak ere izan daitezke.