Añanako kuadrilla
Arabako eskualdea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Añanako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da, probintziako hegomendebaldean kokatuta dagoena. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da, eta "Arabako Ibarrak" izena ere hartzen du. Eskualdeko administrazio erakundeak Ribabellosan (Erriberabeitia) daude, nahiz eta biztanle gehien dituen udalerria Iruña Oka den.
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Añanako kuadrilla | ||
---|---|---|
Euskal Herria | ||
| ||
Bergantzu. | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Araba | |
Udalerriak | 10 | |
Eskualdeburua | Erriberabeitia | |
Herri handiena | Iruña Oka | |
Izen ofiziala | ||
Presidentea | Rubén Torremocha Galán (EAJ) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°46′17″N 2°55′08″W | |
Azalera | 698,72 km² | |
Demografia | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Itxi
Añanako kuadrilla 1840. urtean sortu zen. Garai hartararte, kuadrillako udalerriak Gasteizko kuadrillan barna zeuden. Gaur egun, oso gutxi populatutako eskualdea da, 700 km2 inguruko azalera batean 8.700 biztanle inguru bizi direlarik (12,49 biz/km2).