1909ko New Yorkeko alkandora-egileen greba
From Wikipedia, the free encyclopedia
1909ko New Yorkeko alkandora-egileen greba (ingelesez: New York shirtwaist strike of 1909) edo Hogei milen alxamendua (ingelesez: Uprising of the 20,000) 1909an New Yorken oihalgintza eremuko langileen greba izan zen. Batez ere jatorri europar eta judua zuten emakumeek hartu zuten parte. Grebaren zuzendaritza Clara Lemlichek eraman zuen, errusiar jatorrikoa, eta Ameriketako Estatu Batuetako Emakumeen Sindikatuen Liga Nazionalak (NWTUL) lagundu zuen.
1909ko New Yorkeko alkandora-egileen greba | |
---|---|
Mota | greba |
Denbora-tarte | 1909ko azaroa - 1910eko martxoa |
Kokaleku | New York |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Greba 1909ko azaroaren 23an hasi zen. Eskari nagusiak lanaldiaren jaitsiera, soldataren igoera eta boto eskubidea ziren. 1910eko otsailean NWTULek hainbat enpresetako jabeekin soldaten igoera, lan-baldintzen hobekuntza eta lanaldiaren murrizketa adostu zuen. 1910eko otsailaren 15ean greba bertan behera geratu zen, baina protesta isolatuek jarraitu zuten. Urtebete beranduago New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikaren sutea gertatu zen, emakume migrariek sufritzen zituzten lan-baldintza negargarrien lekuko. 123 emakume hil ziren eta 23 gizon.
Greba honek emakumeen eskubideen aldeko borroka piztu zuen, eta martxoaren 8an, besteak beste, gertakari hau hartzen da gogoan.