1890eko ultimatum britainiarra
From Wikipedia, the free encyclopedia
1890eko ultimatum britaniarra Lord Salisburyren gobernu britainiarrak 1890ko urtarrilak 11an memorandum moduan gobernu portugaldarrari entregatutako ultimatuma da. Ekintza hau Cecil Rhodes diamante hegoafrikarren magnateak bideratuta egin zen, nahiz eta, portugaldarren eta makololoen artean gertatutako gertakari bat jo zen aitzakitzat. Bertan, gobernu portugaldarrari bere tropa militarrak Angola eta Mozambike arteko kolonietatik (gaur egungo Zambia eta Zimbawe) erretiratzeko agindua eman zitzaion. Portugalek eremua beretzat hartu nahi zuen, zeina kolore arroseko mapa ospetsuan sartu zuen, eta Berlingo Konferentziatik eskatu zuen.
1890eko ultimatum britainiarra | |
---|---|
Mota | Ultimatum |
Honen parte da | Ultimatum eta colonial war (en) |
Data | 1890eko urtarrilaren 11 |
Herrialdea | Britainiar Inperioa eta Portugalgo Erresuma |
Historikoki Portugalen aliatu eta babesle izandako herrialdearen aurrean erresistentziarik izateko ezintasunak istilu larriak eragin zituen: manifestazioak Lisboako Santa Catarina Miradouro Jauregiaren aurrean, Henrique de Barros Gomes atzerriko ministroaren egoitzan eta Jose Luciano de Castroren gobernuaren berehalako erorketa, Antonio de Serpa Pimentel buru zuen ministerio berri bat izendaturik urtarrilak 14an. Gertakari honek portugalgo ereserki nazionalaren letra inspiratuko du eta garaiko politikari eta historialari portugaldarrek Erresuma Batuak bere aliatu zaharrenaren aurka eginiko ekintza zitalenaren moduan kalifikatu zuten.
Horrela, nahigabe sozial bateko mugimendu sakona hasi zen. Errege familia zuzenean inplikatu zuen, ultimatumak agerian utzitako gainbehera nazionalean interes britaniarren oso gertuko ikusi baitzen. Errepublikarrak nahigabeaz baliatu ziren beraien oinarri soziala zabaltzeko, 1910ko urriaren 5ean Portugalgo lehenengo errepublika aldarrikatuz.