18/98+ auzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
18/98+ auzia, edo makrosumarioa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Euskal Herriko hainbat erakunde eta hedabideren aurka bideratutako eginbide judizialen sorta da. Agian Dena da ETAren auzi aipagarriena da eta epaitutako gehienek zigor gogorrak jaso zituzten. Beste batzuk (Euskaldunon Egunkaria, AEK eta Egin adibidez), absolbituak izan ziren urte luzeak kartzelan pasatu eta gero.
Hartara, 18/98+ auzia izenaz ezagutzen dugunak sumario hauek biltzen ditu:
- 18/98 sumarioa. Pieza nagusia: enpresak eta Egin eta Egin Irratia hedabideak.
- 18/98 sumarioa. AEKri buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Xakiri buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Pepe Reiri buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Ekini buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Joxemi Zumalabe Fundazioari buruzko pieza banandua.
- 18/01 eta 15/01 sumarioak. Jarrai-Haika eta Segi.
- 33/01 sumarioa. Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna.
- 35/02 sumarioa. Batasuna.
- 44/04 sumarioa. Euskaldunon Egunkaria
- 6/03 sumarioa. Udalbiltza
Sumario hauek guztiak, eta beste hainbat ekinbide judizial ere, makrosumario baten modura irudikatzen du beraz 18/98+ auziak, arrazoi hauengatik: Arrazoibidea bera da sumario guztietan, leporatutako delituen ustezko egileen tipologia bera da, epaile eta epaitegia berberak dira sumario guztietan, proba berberak dira sumario guztietan.
Izan ere, hasiera batean Baltasar Garzon epaile instruktoreak aurrera zeramatzan instrukzio guztiak 18/98 sumarioan sartu zituen, baina jarduketen aurka aurkeztutako helegiteetan Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salako 4. sekzioak Garzonen arrazoibide nagusia gaitzesten zituela ikusirik, auziak banatzea erabaki zuen helegiteak zigor sala horretatik pasa ez zitezen.